Gaur Frantzian egin dituzten sei atxiloketen harira, manifestazioa egin dute Arrasateko kaleetan zehar 'Errepresioa ez da bidea, atxilotuak askatu!' lelopean. Guardia Zibilak eta Frantziako Poliziak elkarlanean egin dituzte atxiloketak. ETAko kideak izatea leporatzen diete atxilotuei eta Arrasatekoak dira bi: Kepa Arkauz eta Julen Mendizabal. "Kepa, Julen, askatu" bezalako oihuak entzun dira manifestazioan. Bihar, eguaztena, Herriko Plazan 19:00etan egingo duten prentsaurreko masiborako deia ere luzatu dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.