Arrasateko Udal gobernuak bart goizaldean Frantzian gertatutako atxiloketen aurrean honakoa adierazi nahi du:
1. Arrasateko Udal gobernua arduratuta dago Kepa Arkauz eta Julen Mendizabal gazte arrasatearren atxiloketagatik.
2. Atxiloketan eta ondorengo inkomunikazio aldian jasan dezaketen tratuagatik bere kezka agertzen du.
3. Urte eta erdi bete da Aieteko bide orria adostu zenetik. Arrasateko Udal gobernuak, bakegintza eta normalizazio bidean, Aieteko bide orriko puntuak bete daitezela eskatzen du.
4. Arrasateko Udal gobernua pertsonen eskubide guztien defentsan berresten da, beste behin ere.