Sariak banatuko dituzte Mondraren partiduan

Mireia Bikuña 2013ko maiatzaren 7a

Domekan, 16:30ean, Lagun Onaken kontra jokatuko du Lutxo Iturrinoren taldeak, eta atsedenean bi sari banatuko dituzte: bat Mondraren bazkide guztien artean, eta bestea, zozketarako txartelak erosten dituztenen artean. Aste bukaerako lehia finala da arrasatearrendako, baina zuzendaritzak ez du sarrera kobratuko. Etxeko taldea animatzeko, harmailak bete gura dituzte.

Kirol ikuspegiari dagokionez, Mondraren eta Lagun Onaken partidua finala da bi taldeendako. Arrasatearrek jipoi ederra jaso zuten Hondarribian (5-0), eta sailkapenaren zuloan sartu dira berriro. 31 puntu dituzte, Ostadarren moduan. Azpeitiarrek 34 dituzte.

Sailkapena estu

Touringek markatzen du maila galtzeko arriskua duten taldeen muga. Hamargarren dago 35 punturekin. Hortik behereko talde guztiek, gogo egin beharko dute lan Ohorezko Erregional Mailan mantentzeko. 

Hiru partidu, hiru final

Mondrari geratzen zaizkion hiru partiduetatik bi Mojategin jokatuko ditu: domekan Lagun Onakek kontra eta azkena Aurrerarekin. Bien artean, Ostadar izango du kontrarioa. Bederatzi puntu garrantzitsu. Hiru partidu. Hiru final.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak