Barikuan, hilak 10, biolin ikasleen txanda izango da: 18:30ean egingo dute emanaldia Kulturaten, Eli Auzmendi eta Amaia Garroren gidaritzapean.
Zapatuan, berriz, hilak 11, Zigarrolako jaietan, Arrasate musikaleko haize-egur taldeak, Banda gazteak eta Orkestra gazteak eskainiko dute kontzertua, Santa Teresa elizan, 19:00etan. Arrasate musikalek urte dezente daramatza Zigarrolako jaietan aktiboki parte hartzen eta aurten ere berdin jarraituko du.
Bi kontzertuak doan izango dira.
