Udalekuetan izena emateko azken eguna da gaur

Ubane Madera 2013ko maiatzaren 10a

Oraingo egubakoitzean bukatzen da Txatxilipurdiren udalekuetan izena emateko epea. Antolatzaileek gogora ekarri gura dute epez kanpo datozenek ez dutela aukerarik izango izena emateko. Bestalde, gogora ekarri dute, baita ere, oraingo egubakoitzean bukatzen dela begirale izateko izenemate epea: "Jadanik jaso ditugu pila bat gertukoak eta urrunagokoak ere, baina norbait denboraz dabilelakoan badabil, epea bukatzear dagoela gogora arazten diogu", diote Txatxilipurditik.

Aurkeztu dituzte Arrasateko udalekuak

Udaleku irekietarako begirale bila dabil Txatxilipurdi 

 

Izen-emate fitxarekin batera kuota ordaindutakoaren ziurtagiria ere ekarri beharko dute Txatxilipurdira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak