Arrasatearrak laugarren, Espainiako txapelketan

Ubane Madera 2013ko maiatzaren 6a

Joan berri den oraingo asteburuan laugarren postua erdietsi du Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeak Espainiako aerobic txapelketan. Zaragozan izan da norgehiagoka egubakoitzetik domekara bitartean, eta taldekako lehian eskuratu dute laugarren postua arrasatearrek. 

Honako gimnasta hauek lehiatu dira, hain zuzen ere, taldekako norgehiagokan: Olatz Fernandez, Jone Goikolea, Leire Gonzalez, Leire Poyato eta Saioa Arriola.

Horrez gainera, taldeka zein bikoteka ere lehiatu dira arrasatearrak. Kasu horretan, zazpigarren geratu da Eider Altubek eta Olatz Fernandezek osatutako bikotea; eta bederatzigarren, berriz, Mirentxu Amozarrain eta Maialen Gallardok eta Maialen Diazek eta Ane Gorosabelek osatutako bikoteak.

Bakarka

Eta bakarkako saioetan, berriz, Nerea Otxoa zazpigarren izan da; Araitz Altube zortzigarren eta Eider Altube hamahirugarren. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak