Susana Santor Leintz Eskola Kiroleko koordinatzaileak eguna "primeran" irten zela esan digu: "Parte hartze eta eguraldi ezin hobea izan dugu. Eskola kiroleko begiraleen eta Ointxe elkarteko kideen lana eskertzekoa izan da, epaile eta hezitzaile moduan egin duten lana ederragatik".