Jipoi galanta jaso zuen Mondrak Hondarribian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko maiatzaren 5a

Mondrak jipoi galanta jaso zuen zapatuan Hondarribian: "Lehen zatian lau aukera garbi izan genituen baina ez genuen asmatu. Lehen zatiaren amaieran gola jaso genuen eta 1-3 edo 1-4 joan beharrean 1-0 heldu ginen atsedenaldira. Bigarren zatian  ez dakit zer gertatu zen, behera etorri ginen. Guztira bost jaso genituen baina beste bost ere izan zitezkeen. Atzealdean batez ere, oso makal aritu ginen", esan zigun Lutxo Iturrinok.

Zapatukoa ahaztu eta aurretik dituzten hiru finalak  –Lagun Onak, Ostadar eta Aurrera– ondo prestatzeko lanean jarri beharko dira arrasatearrak. Izan ere, behealdean ari direnak ere huts egin dute aste bukaera honetan: "Geratzen diren hiru partiduetan erabakiko da denboraldia. Aurkari zuzenak dira; irabaztea, ez dago besterik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak