Ia 50 lagun elkartu ziren atzo Ttak Eguna giro ederrean ospatzeko. Iruñea ondotik 13 lagun etorri ziren eta parranda egin ostean Uarkape pilotalekuan geratu ziren lotara horietako batzuk. Iñaki Telleria AEDko kideak pozik zegoen aurtengo ospakizunarekin: "Bigarren urtea izan da eta arrasatearrek oso ondo erantzuteaz gain, Atarrabiako 13 gazteen etorrerak indar berezia ematen diote jaiari".