Willi Nile handia Amaian, maiatzaren 11n

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko maiatzaren 6a

Gaztemaniak ekimenari esker Willie Nile handiak Amaia antzokian joko du zapatuan, hilak 11 (20:00). Sarrera zazpi euro ordaindu beharko da. New Yorkeko musikariaren aurretik Jim TNT bakarlari arrasatearra igoko da agertokira, Amerikako folk doinuak eskaintzeko asmoz.

Willie Nile, New Yorkeko olerkaria, bueltan dator disko berria aurkezteko: American Ride. 2012ko udan grabatua, Willie Nilek berak ekoitzi eta zuzendu zuen, Stewart Smithekin batera. Europan barrena –Erresuma Batua, Espainia, Italia...– 2012an bira ikusgarri bat egin ondoren, New Yorkeko musikariak hamabigarren diskoa grabatu du; konposizioen ahalmen handia erakutsi du, rock melodia bikainak –This Is Our Time, Life On Bleecker Street...– eta balada apartak –American Ride– tartekatuz. Azken kantu hori, diskoari izena emateaz gain, 2013ko abesti onenetako bat bihurtuko da, adituen arabera. Lau disko argitaratu zituen 1980 eta 1992 artean; kritika bikainak baina salmenta urriak izan zituen, kultuko artista bat bihurtuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak