Hirugarren Adineko Kontseilua sortzeko prestutasuna dela-eta, pozik dago PSE-EE

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko maiatzaren 2a

Arrasateko alderdi sozialista pozik agertu da Jose Riviere Abaroa erretiratu elkarteko presidentearekin izan duen solasaldiaren ostean, Riviere Hirugarren Adineko Kontseilua sortzearen alde agertu delako. Aritz Arrieta PSE-EEko bozeramaileak, Udaleko Ongizate batzordean aurkeztuko du ekimena eta espero du aurrera irtengo dela. Adineko jendearen kolektiboak "modu aktiboan" parte hartzea eskatzen dute sozialistek eta horretarako Arrasateko alderdiei eskatu diete adostasun batera heltzeko.

Arrietaren arabera, batzorde horrek kontsulta-izaera izango luke eta helburua izango litzateke eurei eragiten dizkien erabakietan parte hartzea eta proposamenak egiteko eskubidea izatea. Zinegotzi sozialistaren ustez, kolektibo gero eta jendetsuagoa da eta euren kezkak entzunak izateko beharra dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak