‘Ba al dakigu taldean lan egiten?’ ikastaroa Arrasaten

Goiatz Arana Begiristain 2013ko maiatzaren 2a

Boluntarioen elkarteetako arduradunei eguneroko zereginetan baliagarriak izango zaizkien tresnak lantzea du ikastaroak helburu. Hezkide Eskolak antolatu du, Foru Aldundiaren laguntzarekin, eta Arrasateko Etxaluze eraikinean izango da maiatzeko eguaztenetan –8, 15, 22 eta 29.

Hiru orduko lau saio izango dira, 16:30etik 19:30era. Datorren eguaztenean hasiko da, hilak 8, eta bihar, egubakoitza, bukatuko da izena emateko epea, Gizalden (943 42 80 13 eta www.gizalde.com). 

Ikastaroan landuko diren edukiak izango dira:

  • Lan taldea. Lana eta giza harremanak.
  • Bilerak nola prestatu, garatu eta ebaluatu. Bilera eraginkorrak.
  • Giza harremanetarako hiru estiloen lanketa.
  • Taldeetan ematen diren rol ereduen azterketa.
  • Partaidetzaren sustapena. Eredu ezberdinen lanketa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak