Atzo jakinarazi zion Espainiako federazioak Arrasateko Ford Mugarri eskubaloi taldeari non jokatuko duen igoera fasea. Santoñan (Kantabria) jokatuko du, hurrengo aste bukaeran. Lehen partidua maiatzaren 10ean jokatuko dute Pablo Garciaren mutilek, Virgen Europa taldearen aurka. Maiatzaren 11n izango da bigarren lehia, Pontevedraren aurka. Amaitzeko, hilaren 12an, etxeko taldearen aurka jokatuko du Ford Mugarrik, Santoñaren aurka.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.