Maiatzaren 8an eta 9an egingo da Lanbide Heziketaren Azoka

Goiatz Arana Begiristain 2013ko apirilaren 30a

Datorren asteko eguazten eta eguenean egingo da aurtengo GOIAZ! Lanbide Heziketaren  Azoka. Arrasaten egingo da, orain arte moduan, Kulturateko klaustroan, Debagoieneko ikasleei, langabetuei eta interesa duen orori zuzenduta. Prestakuntza arloko eskaintza; enplegu zerbitzuak; ekintzaileentzat zerbitzuak; tailerrak eta hitzaldiak; eta aparatuak eta esperimentuak izango dira.

Horiek izango dira azokaren ardatz nagusiak, baina egitarauak beste ekintza batzuk ere jasotzen ditu.

Ekintza osagarriak

Eguaztena, hilak 8:

Ikasleei zuzenduta: 

  • 09:30 Ekintzailetasun esperientziak, Kulturateko Areto Nagusian.
  • 11:30 Interneten ze irudi ari naiz ematen, Kulturateko Areto Nagusian.

Jende ororentzat:

  • 17:00 Interneten lana bilatzeko erremintak (gazteleraz), Miguel Fernandez Arrietaren –IKTetan irakaslea eta ikerlaria– eskutik, Kulturateko Areto Nagusian.

Eguena, hilak 9:

Jende ororentzat:

  • 10:00 (euskaraz) eta 18:00 (gazteleraz) Lanbide Heziketaren sistema integratuak zer dauka langile eta langabeei eskaintzeko? Ezagutu zure aukerak, Gloria Gonzalo Marcoren –Lanbideko teknikaria– eskutik, Kulturateko Biteri gelan.

Parte-hartze zabala

Lanbide Heziketa Azokan parte hartzen dute: Lanbide Heziketa zentroek, Formazio zentroek, Enplegu zerbitzuek, udaletako Sustapen eta Enplegu zerbitzuek, Ekintzaileentzako zerbitzuek eta beste erakunde batzuek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak