Beste Bat! Eguna antolatu dute maiatzaren 25erako Arrasaten, hirugarrenez

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko apirilaren 30a

Beste Bat! lagunarteak Beste Bat! Eguna antolatu du maiatzaren 25erako. Adin guztiendako egitarau zabala prestatu dute Hanburgoko (Alemania) talde berezia babesten duen taldeak: areto futboleko partidu bat, herri bazkaria, umeendako jolasak, kontzertuak... Ez da aspertzeko astirik izango. Herri bazkarirako txartelak salgai daude honezkero Iluntz eta Dat tabernetan. Ospakizun egunaren helburua da taldea ezagutzera ematea eta herriarendako egun polit bat antolatzea. Egitarau osoa albiste barruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak