22 ekitaldi 40. urteurrena ospatzeko

Ubane Madera 2013ko apirilaren 30a

Oraingo zapatuan, maiatzaren 4an hasi eta ekainaren 28ra bitarteko egitarau oparo eta orotarikoa antolatu du Arrasate Musikalek bere 40. urteurrena ospatzeko asmoarekin. Txistu, gitarra, saxofoi, gaita, biolin, piano, tronboi… denetariko instrumentuekin kontzertuak antolatu dituzte datozen bi hilabeteotarako. 40. urteurreneko jaia bera baina, maiatzaren 25ean egingo dute, eguerdian hasi eta iluntzera arteko ekitaldiekin.   

Hona hemen maiatzaren 25erako antolatuko ekitaldiak: 

  • 12:00: Arrasate Musikaleko txistulari eta perkusio-joleen kalejira
  • 13:00: Musikaleko hainbat talderen (baleta, orkestra, egurra…) kontzertuak Herriko
  • Plazan.
  • 14:30: Bazkari herrikoia Biteri plazan
  • 17:00: Jokoak, guraso eta ikasleendako
  • 19.30: banda nagusiaren emanaldia (dantzagarriak) Herriko Plazan.

Eta bi hilabeteotarako antolatutako 22 ekitaldiotatik, hona hemen maiatzerako iragarritakoak: 

  • Maiatzak 4: Txistu kontzertua, 19:00etan, Herriko Plazan
  • Maiatzak 10: Biolin kontzertua, 18:30ean, Kulturaten
  • Maiatzak 14: Gitarra kontzertua, 18:30ean, Kulturaten
  • Maiatzak 17: Saxofoi eta gaita kontzertua, 18:30ean, Musika Eskolan
  • Maiatzak 22: Biolin kontzertua, 20:00etan, Arrasateko parrokian
  • Maiatzak 23: Gitarra kontzertua, 18.30ean, Kulturaten
  • Maiatzak 28: Tronpa eta tronpeta kontzertua, 18:30ean, Musika Eskolan
  • Maiatzak 29: Perkusio kontzertua, 18:30ean Musika Eskolan
  • Maiatzak 29: Kantu kontzertua, 20:00etan , Arrasateko parrokian
  • Maiatzak 31: Saxofoi kontzertua, 18.00etan, Musika Eskolan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak