Suhiltzaileen hiru kamioi eta udaltzainak bertaratu dira Araba etorbideraino. Aditzera eman dutenez sute txiki bat jazo da bigarren solairuan eta erre diren paper batzuek eragindako kearen ondorioz jo du alarmak.
Bitartean ikasle eta irakasleak kanpoan egon dira, eta hala azaldu du irakasle batek: "Larrialdietarako plana aktibatu dugu, eta ez da ezer pasatu. Hasierako urduritasun uneak pasata, dena ongi joan da, ez da inor zauritu eta hori da garrantzitsuena".
Egoera kontrolpean izanda, tokia aireztatzen ari dira.