Leo Harlem umorista ospetsua Arrasatera dator, ekainaren 29an

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko apirilaren 29a

Leonardo Gonzalezek,  Leo Harlem ezizenez ezaguna den umorista entzutetsuak, Arrasateko Amaia antzokian bere azken ikuskizuna aurkeztuko du ekainaren 29an: '¿Qué hay de nuevo?'. Arrasateko Udaleko Kultura Sailak iragarri du sarrerak salgai daudela dagoeneko, interneten. Bakarrizketa barregarrien formatuek duten arrakasta ikusita –David Guaporen emanaldiak izan zuen arrakasta ikustea besterik ez dago– pentsatzekoa da sarrerak laster agortuko direla. Prezio bakarra zehaztu dute antolatzaileek: 24 euro. Emanaldiak ordu eta erdi iraungo du eta Leo Harlem-ekin batera Sergio Olalla igoko da agertokira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak