10:00etan izango da lehen saioa eta 18:00etan azkena; saio bakoitzak bi ordu inguru iraungo du. Izena emateko formaziomintegia@askapena.org helbidera idatzi behar da; bazkariaren prezioa, 12 euro.
Maiatzak 11
Bigarren zapaturako ondorengo egitaraua prestatu dute:
- 10:00 Europa krisian (Santi Ramirez, politologoa).
- 12:00 Abya Yala: ezker iraultzaileen egungo erronkak (Susana Gonzalez, Mugimendu Kontinental Bolivartarreko kidea).
- Bazkaria.
- 16:00 Euskal Inperialismoa (Luismi Uharte, UEUko irakaslea).
- 18:00 Alternatiba sozioekonomikoak eraikitzen (Nekane Jurado, ekonomilaria).