Corazon de Encina elkartea 23. Aste Kulturalean murgilduta dago

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko apirilaren 29a

Arrasaten bizi diren extremadurarren elkartea 23. Aste Kulturalaren ospakizunetan murgilduta dago. Joan den zapatuan hasi ziren ekintzekin eta asteon helduko dira ekintza garrantzitsuenak. Urtero moduan, egitarau zabala prestatu dute eta aurten ere bat egingo dute San Andres auzoko jaiekin. Datozen ekintzen berri izateko, klikatu albiste barruan.

EGITARAUA

Martitzena, apirilak 30

-Marrazki lehiaketa

-Argazki lehiaketa. Gaia: Extremadura 

Eguaztena, maiatzak 1

-80 urtetik gorako auzotarrendako bazkaria, San Andres auzoko jaien barruan

Eguena, maiatzak 2

-Txokolate-jana adin guztietako jendearendako

Egubakoitza, maiatzak 3

20:00: Hitzaldia: Hiri hondakinak eta atez atekoa. Hizlaria: Manuel Blazquez, teknikaria eta gaian aditua.

21:30: Saiheski-jana.

22:30: Es lo que hay taldearen kontzertua

23:30: Flamenko saioa

Zapatua, maiatzak 4

12:00: Patata-tortila lehiaketa eta bideo-emanaldia

13:00: Elkarteko presidentearen brindisa

18:30: Gasteizko elkarte extremadurarreko Virgen de Guadalape taldearen emanaldia. Abesbatza eta dantza.

19:30: Alegria de la Sierra talde andaluziarraren emanaldia

21:30: Aste Kulturaleko afaria

00:30: Dantzaldia Gardokirekin

Domeka, maiatzak 5

13:00: Bideo-emanaldia

16:30: Mahai joko ezberdinetako txapelketetako finalak

19:30: Sari banaketa eta Aste Kulturalaren itxiera

Oharra: Aste osoan zehar argazki eta prentsan agertutako artikulu ezberdinez osatutako erakusketa egongo da ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak