Munduko Kenpo txapelketan zilarrezko domina bi irabazi ditu Josu Letonak

Jon Berezibar 2013ko apirilaren 29a

Turkian jokatu duten munduko txapelketan zilarrezko domina bi eskuratu ditu arrasatearrak: semi-kenpo eta K1 kategorietan. Aurreko astean jokatu zen Munduko Kenpo Txapelketa Antalyan, Turkian. Estatuko txapelduna ere bada Letona (puntuka zein full-contact-en) eta munduko txapelketan parte hartzen duen lehen aldia izan da aurtengoa; full-kenpo, semi-kenpo eta K1 kategorietan jardunda. Domina, zilarrezkoa, azken bi horietan eskuratu du arrasatearrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak