TAO sistema behin betiko onartzea eztabaidatuko da biharko osoko bilkuran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko apirilaren 29a

Apirileko ohiko osoko bilkura egingo da bihar, 18:00etan hasita. Gaien artean aipagarrienak izango dira TAO sistema behin betiko onartzea: unibertsitate inguruan jarriko dute proba modura eta bihar baldintza tekniko eta ekonomikoak eztabaidatuko dituzte. Era berean, autobus urbanoaren zerbitzua handitzearen gainean Tokiko Gobernu batzarrak hartutako erabakiaren berri emango zaio udalbatzari eta Garaia Berrikuntza Guneari kapital ekarpen berri bat egitea ere izango dute mahai gainean. Moziorik ere ez da faltako: EAJ zein PSE-EEk Mendekotasunerako Arretaren Hobekuntza planaren gainean aurkeztuko dute mozioa. Azken horri mozio alternatiboa aurkeztuko diote Bilduk eta Aralarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak