Gazteak inoiz baino gehiago inplikatu dira

Leire Kortabarria 2013ko apirilaren 29a

Aurtengo ezustea –ona– gazteek eman dute San Andres auzoko jaietan, izan ere, aurreko urteetan ez bezala, gazte mordoa apuntatu ziren auzo bazkarira, zapatuan. Elorrioko sukaldariek prestatutako Eusko Labeldun oilasko izterrak, entsalada eta postrea bazkaldu zituzten. Auzo alkatea, Jon Barriocanal, oso pozik zegoen: "Ez nuen espero auzoko gazteak horrela inplikatzea auzo bazkarian. Euren aldetik asko ipini dute, eta eskertzekoa da".

Bihar, martitzena, kirolak (17:00) eta pintxo poteoa (18:00) izango dira San Andresen. Ekitaldi bereziena eguaztenean izango da, Aitor Guridi zena, auzo alkate izandakoa, omenduko dutelako. Egun berean, 80 urtetik gorakoendako bazkaria izango da, eta dagoeneko iaz baino 10 lagun gehiagok eman dute izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak