Faboritoak, Askatuak taldeak irabazi zuen kadeeten mailako lauko saskibaloi finala

Imanol Gallego 2013ko apirilaren 28a

Ez zen sorpresarik egon. Lehen partidutik faboritoa zen Askatuak taldeak irabazi zuen lauko saskibaloi finala. Mondragon Unibertsitatea, bajengatik ahulduta eta oso urduri, finaletik kanpo geratu zen.

Easok  aurreneko bi laurdenetan neurria hartua ziola zirudien, baina atsedenaldiaren ostean, Askatuek bere benetako maila erakutsi zuten.

Jokoa dezente bizkortu zen eta Askatuek partidua kontrolpean zutela erraz ikusten zen. Easo gogotik ahalegindu  zen arren, ezin izan zuen talde garailea harrapatu eta azken zatian abantaila handiegia izan zen.

MU finaletik kanpo

Ez zen taldearen eguna izan. Mondragon Unibertsitatea oso ahul iritsi zen txapelketara. Zenbait jokalari lesionatuta zeuden eta etxean jokatzeak dakarren presioak ere ez zuen lagundu. Hala ere, Easori tinko eusten saiatu ziren. Donostiarrek kontraerasora lasai jokatu zuten eta beti joan ziren aurretik. Azken minutuetan, etxekoek amore eman eta 10 puntu baino gehiagoko aldeagatik galdu zuten. Hala ere, txapelketa guztian Iturripera hurbildu zen jendetza ikaragarria izan zen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak