Lehenengo zatia oso indartsua eta interesgarria izan da. Mondrak izan du baloiaren jabetza eta jokaldi oso politak eraman ditu aurrera. Ander Ruiz de Azua atezainak ez du lan askorik egin behar izan, bere taldekideek dena eman baitute donostiarren areara behin eta berriz hurbiltzeko.
Lehenengo gola nahiko goiz iritsi da, 15 minutuan, Julen Zaitegik sartu du. Korner baten ondorioz sartutako gola izan da. Hortik gutxira donostiarrek aukera bikaina izan dute, baina protestaz amaitu da guztia. Ondorengo minutuetan gogor aritu da Mondra, aukera bat baino gehiago izan du, baina ezin. 30.minutuan txartel horia Mondraren aurka, hortik minutu gutxira Berioren aurka eta 36. minutuan, korner baten ondoren talde donostiarraren gola iritsi da Garmendiaren eskutik. Hurrengo jokaldiak arriskutsuak izan dira, bai talde batentzat zein bestearentzat. Azkenean lehen zatia banakoarekin bukatu da.
Aldaketa ugari izan dira partiduan eta baita txartel hori asko ere. Baina hala ere, Mondrak urduritasun apur batekin bada ere indartsu ekin dio bigarren zatiari. Berioko jokalariak ere gogotsu atera dira zelaira. Hala ere, 5.minutuan jokaldi eztabaidagarria izan da nagusi, Mondrak penaltia eskatu du, baina arbitroak ez du ezer ikusi.
Bigarren zatian indarrak nahiko orekatuak izan dira, minutu batzutan Berioko jokalariak indartsuago jardun zuten eta beste minutu batzutan Mondrakoak. Baina azkenean, partidua amaitzeko minutu gutxiren faltan, Markel Gonzalezek garaipenaren gola sartu du. Jokaldi polit baten ondorioz etorri da gola. Poza eta indarra ematen duten gol horietakoa izan da.