Euskadiko Kutxa eta Ipar Kutxa orain Laboral Kutxa dira

Leire Kortabarria 2013ko api. 27a, 15:22

Euskadiko Kutxa eta Ipar Kutxaren bategite prozesuak aurrera jarraitzen du oraindik; integrazio operatiboa urrian bukatuko da. Orain, biek batera osatzen duten entitatearen izena jakinarazi dute: Laboral Kutxa.

Iazko martxoan eman zuten Euskadiko Kutxaren eta Ipar Kutxaren arteko elkarrizketen hasieraren berri. Bi kooperatibek proiektu komunaren aldeko apustua egin zuten, kooperatibismoaren balio eta printzipioetan oinarritutako banka-eredua bultzatzeko helburuarekin.

Orain, izena eta logotipo berria aurkeztu dituzte. "Logoa egiterakoan, kontuan hartu dute bi entitateak gogora ekarri behar dituela, bai horien koloreak bai horien izenak.  Izena sinplifikazio naturala, laburra eta arina da. Bi entitateen erreferentziak hartzen ditu. Horregatik, erraz ezagutuko dute jatorrizko entitateetako bezeroek eta publiko orokorrak".

"Semantikaren ikuspegitik, laboral hitzak alderdi positiboa ematen du aditzera (profesionala, lana, ahalegina, eraginkortasuna) eta kutxa hitzak nortasun euskalduna adierazten du zuzen-zuzenean".

"Elkargunea irudikatzen du"

Logoaren gainean, hauxe diote: "Bi kreditu-kooperatiben gama kromatikoen osagaiak hartu ditu, kolore horiek oso bereizgarriak baitziren sektorean. Hala, jatorrizko bi entitateen kolore nagusiak batuta, banka kooperatiboaren sinboloa den elkargunea irudikatu du".

Entitatearen Batzar Nagusian ofizialki aurkeztu ondoren hasiko da erabiltzen Laboral Kutxa marka berria. Pixkanaka azalduko da komunikazio-elementuetan: errotuluak, merkataritza-paperak, txartelak, publizitatea…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak