Antonio Altarribak -Zaragozan jaioa eta Gasteizen bizi dena- koordinatu du Arrasateko bibliotekak egindako Komiki Gida. Horretarako, adin eta estilo askotariko 10 adituri eskatu die euren 10 komiki gustukoenak gomendatzeko.
Altarriba ezaguna da Arrasateko komikizaleendako, izan ere, bibliotekak antolatutako komiki solasaldietan parte hartzen du. Oraingoan, El arte de volar komikian bidelagun izan duen marrazkilaria, Kim bartzelonarra, ere etorri da aurkezpenera. El arte de volar komikian, Altarribak aita zenaren bizitza eta heriotza kontatu du, eta batera lan egiteko prozesu hori nolakoa izan zen azaldu zuten: Altarriba joan zen Kimengana eta berak eskatu zion istorioa ilustratu zezan. Hark honela erantzun zion: "Baietz, egingo nuela, baina presa barik, behar nuen denbora hartuta".
Lau urte behar izan zituzten lana bukatzeko, baina merezi izan zuen, izan ere, Espainiako Kultura Ministerioak urteko komiki onenaren saria eman zion 2010ean.