Arrasateko alderdi sozialistak zahartzaroan dauden arrasatearrei ahotsa emateko, Hirugarren Adinekoen Kontseilua osatzea eskatu dio Udalari. Apirilaren 30ean egingo den osoko bilkuran aurkeztuko dute proposamena eta Aritz Arrieta bozeramaileak aditzera eman duenez, kontseilu horrek parte-hartzea bultzatzea izango luke helburu, edadetuenei lehentasuna emanez. Arrietak gogora ekarri du hauteskunde kanpainan eman zuela hitza kontseilu hori sortzeko: "Zahartzaroan dauden herritarrak gero eta gehiago dira Arrasaten eta Udaleko erabakietan parte hartzeko aukera gehiago izatea eskatzen ari dira".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.