Maila handiko abeslariez osatutako gala lirikoa, arrakasta borobila

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko apirilaren 26a

Udaberriko Musikaldiaren baitan Ozenki Elkarte Lirikoak antolatutako jaialdi lirikoa arrakasta borobila izan zen atzo. Opera eta zarzuela maite dituen herria da Arrasate eta argi geratu zen atzo ere: eguena eta 650 sarrera inguru salduta. Amparo Navarro, Javier Agullo, Andres Veramendi, Josean Garcia eta Ana Cadaval izan ziren euren ahots ederrez ikuslegoa hunkitu zutenak, Isabella Blezien-en piano doinuez lagunduta. Arrasateko Goikobalu abesbatzak ere lan ederra egin zuen, soprano eta tenoreen ahotsak are indartsuagoak eginez. Kantatzen duen herria inoiz hilko ez dela dioen esaera egiazkoa bada, Arrasate bizi-bizirik dago.

Gazteak egon bazeuden arren, ikuslegoaren artean jende edadetua izan zen nagusi. Adineko jendearendako ezagunak ziren kantu asko eta beraz, bereziki gozatu zuten atzoko emanaldian. Bi ordu inguru iraun zuen jaialdiak, eta atsedenaldirako tartea ere izan zen. Txalo zaparradak izan ziren etengabe, kantuak hasi aurretik eta amaitu ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak