Arrasate Musikal eta Goikobalu, gaur, Udaberriko Musikaldian

Jon Berezibar 2013ko apirilaren 26a

Aintzinako musika izango da protagonista Udaberriko Musikaldiko asteburuko saioetan. Gaur, hasteko, Arrasate Musikaleko orkestrak eta Goikobalu abesbatzak emanaldi berezia egingo dute.

Klasikoak, hasteko

Dvorák eta Beethovenen klasikoek eta Jose Olaizola Gabarainen Sorgineta suiteak osatuko dute herriko bi musika talde handiek elkarrekin egingo duten saioa. 20:00etan izango da, gaur, San Frantziskon.


Erdi Aroko sonoritatea

Bihar, ostera, Musikaldia barren barrenean sartuko da Erdi Aroko sonoritateetan. Axabeba laukoteak zanfoña, organetoa, lautea, txirula bikoitza, gaita, txirimia... erabiltzen ditu. Izena bezain itxura arraroko instrumentuak guztiak, jatorrizko XIII. eta XIV. mendeetakoetan oinarritutakoak. Ad Trepudium Rotundum izeneko sortan mende horietako izkribuetan jasotako tenpluetarako musika eta dantzak joko dituzte. Zapatuan 20:00etan joko du laukoteak parrokian.


Barrokoari bizia emanez

Azkenik, domekan 20:00etan Ensemble Diatessaron taldeak antzinako musika emanaldia egingo du eta Barroko garaiko interpretazio garaikidea ekarriko dute Udaberriko Musikaldira, historiari bizia emanez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak