Galde aldizkariak lotura instituzionalik ez duenez, hori aurrera ateratzeko herritarren harpidetzak behar direla azpimarratu dute aurkezpenean. Harpidetzak webgunetik egin daitezke eta urtean 45 euroko kuota ordaindu behar da harpidedun egiteko.
Aurkezpenean hitz egin dute Pilar Etxaniz Galdeko harpidedun antzuolarrak, Antonio Dupla EHUko irakasleak eta Elo Mayo genero politiketan aditua eta militantzia feministakoak. Esan dute Galde aldizkari politiko-kultural bat dela, ideia eta iritzietan irekia; lotura politikorik edo instituzionalik gabea. Bertan herritarren kezkak jasotzen dira eta hiru hilabetean behin argitaratzeko intentzioz jaio da. Papereko edizioaz gain, sarean ere badu bere tokia.
Galde aldizkariak lotura instituzionalik ez duenez, hori aurrera ateratzeko herritarren harpidetzak behar direla azpimarratu dute aurkezpenean. Harpidetzak webgunetik egin daitezke eta urtean 45 euroko kuota ordaindu behar da harpidedun egiteko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.