Julio Galarta Pintorearen Lagunak Elkartea aurkeztu da

Imanol Gallego 2013ko apirilaren 25a

Julio Galarta margolari ezagunaren ondare artistikoa babestu eta hedatzeko Julio Galarta pintorearen lagunak elkartea aurkeztu da gaur. Elkartea duela urte bete sortu zen eta besteak beste, Garaia berrikuntza gunearekin sinatu duten akordioari esker, Arrasateko pintoreak nahi zuen bezala, bere lan artistikoa herrian geratuko dira.

Duela bi urte Julio Galarta hil ondoren, bere lanak zaindu eta hobeto kudeatzeko elkartea sortu zen. Gaur, urtebete beranduago, elkartea eta bere asmoak aurkeztu dituzte. Elkarteak dituen 638 koadroez gain, jasotako ondarearen artean, margolanak ez diren zenbait bitxikeria ere azaldu dira. Bere unibertsitate garaiko zenbati zirriborro eta gerra garaiko bere koaderno bat ere azaldu dira.

Batutako ondare hori behar bezala zaindu eta kudeatzeko gainera, elkartea hasi da finantziazio iturri ezberdinak aztertzen. Galartaren elkarteko kideen hitzetan, egoera ekonomikoak ahalbidetzen duen heinean, Galartaren lanekin erakusketa ugari egiteko asmoa dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak