Arizmendi Ikastolako batxilergoko lehen mailako ikasleek 'Hik bai meritua' ikuskizuna antolatu dute, ikasbidaira begira antolatu dituzten ekintzen barruan. Bihar izango da, hilak 26, Arrasateko Amaia antzokian (18:30). Sarrera bost euro ordaindu beharko da eta, esandako moduan, datorren ikasturtean egin gura duten ikasbadaia ordaintzeko erabiliko da jasotako dirua.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.