Iturripen jokatuko dute kadeteen Lauko Finala

Xabier Urtzelai 2013ko apirilaren 25a

Asteburuan Iturripen jokatuko dute Gipuzkoako kadete mailako Lauko Finala, eta tartean egongo dira Arrasateko MUko jokalariak: "Gazte mailako Euskal Herriko txapelketa Iturripen antolatzerakoan egindako lan onagatik eskaini digu federazioak Lauko Final hau Arrasatera ekartzea, eta onartu egin dugu", adierazi du aste barruan taldeko entrenatzaile Nikolas Badiolak.

Etzi, zapatua, 17:00etan jokatuko dute lehenengo kanporaketa Askatuak taldeak eta Tolosak, eta 19:00etan izango da MUkoen eta Easokoen arteko lehia: "Ligan gure multzoko lehenak izan gara, eta Easo beste multzoko bigarren sailkatua izan da. Uste dut indarrak parean egon daitezkeela, halako partiduetan edozer gerta daitekeelako. Baina, etxean jokatuta finalean egon nahi dugu eta horretarako egingo dugu lan", zehaztu du Badiolak: "Esango nuke Tolosa ere maila berdintsuan dabilen taldea dela, baina egia da Askatuak beste maila batean dagoen taldea da, hortan, finalera sailkatuta ere, eurak dira faborito".

Infantilek, finala domekan 

Bestalde, Gipuzkoako infantil mailako finala jokatuko dute MUko gaztetxoek domekan. Juan Carlos Davilaren mutilek oraindik ez dute partidurik galdu, eta finalean Internacional Intxaurrondo izango dute aurrean, Mons kiroldegian.

Nagusiak, Donostiara 

Nazional mailan, liga amaitzeko bost jardunaldi geratzen dira, eta Josu Larreategiren mutilek Donostian jokatuko dute zapatuan, parean dagoen Bide Bide Donostiren kontra (16:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak