Ohiko martitzen bati egubakoitz ukitua eman dio gaur Arrasateko Iluntz tabernak. Hala sentituko zuten behintzat Elorrioko Sermond's eta Suediako Deville taldeen emanaldia ikustera gerturatu direnak. Sermond's taldearen emanaldia ikusteko aukera izan dugu eta jende gutxi izan bada ere –arrasatearrez gain, Elorrioko zenbait lagun–, musika zaleak ederto gozatzeko aukera izan dute. Elorrioko laukoteak 'Bidegurutzean' disko berria aurkeztu du eta taula gainean eskarmentua eta indar handia dutela erakutsi dute. Gero, Suediako Deville taldea igo da taula gainera. Taldeen gaineko informazio gehiagorako, klikatu hemen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.