Rikardo Arregi, Espainiako kritikak saritu berri, solaskide izan dute Liburuaren Egunarekin amaitzeko

Jon Berezibar 2013ko apirilaren 23a

Espainiako kritikaren saria irabazi berri du  euskarazko poesian Rikardo Arregi Diaz Heredia idazleak. Liburuaren Egunarekin amaitzeko, hortaz, bisita ezin hobea izan dute Arrasateko irakurleek. Bitan esan beharra liburu txalotuari buruzko solasaldian egon da, bibliotekako irakurketa taldearekin. Arrotza ere ez da Kulturaten Arregi, hainbat urtean berak moderatu izan du-eta gaztelerazko irakurketa taldea.

"Folkloriko" deritze gasteiztarrak gaurkoren moduko egunei. Hala ere, "hedabideetan agertzea beti ona" dela aitortzen du. Azkenaldian bolo-bolo dabil haren izena, hain zuzen, komunikabideetan. Bai, saria hirugarren aldiz irabazi duelako (hirutik hiru; haren hiru poesia liburuei eman baitiete kritikaren saria), baina, baita ere, Bitan esan beharra (Alberdania, 2012) liburuak izan dituen kritika oso onengatik. Irakurleek ere iritzi ona dutela dio Arregik, halaxe jakinarazi diotela. Gaurkoan Arrasateko zaleen usteak entzun ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak