LED teknologia erabiltzen du sistema berriak. Teknologia horri esker, farolek euren artean hitz egiten dutela esan daiteke. Hau da, sare elektrikoaren bitartez, kable bidez, informazio digitala pasatzen da faro batetik bestera. Eta horrek aukera ematen du informazio baliagarria jasotzeko. Izan ere, Udalak proba modura jarri zuen sistema berria Jose Luis Iñarra ibilbidean, jende gutxi pasatzen den gunea delako. Orain arteko estatistikek ere hala ziurtatu dute: eguneko 24 orduek osatzen duten denboraren %80an ez da inor pasatzen. Beraz, denbora tarte horretan farolek 10 watt gastatzen dute bakarrik.
Berria denak mesfidantza sortu
Ezkurraren arabera, jendeak oraindik beldurra dio sistema berriari: "Ordenagailu bidez udaletxetik kontrolatu ahal den sistema batek mesfidantza sortzen du, baina esan behar dugu probatu dugun lekuetan oso harrera ona izan duela". Era berean, "azkar" amortizatzen den inbertsioa dela dio adituak.
Bestalde, Arrasaten argiteriari dagokionez gauzak ondo egin direla dio Ezkurrak baina, era berean, teknologia aldetik aurrerapauso garrantzitsuak eman daitezkeela uste du.