Egitarauan ez da aldaketa handirik, ondo funtzionatzen duena ez dago zertan aldatu. Haur, gazte zein helduendako programa prestatu dute.
MUSAKOLAKO JAIAK 2013
JAI EGITARAUA
MAIATZAK 5, igandea
Goizeko 9:00 etan
Musakolako BTT VI. Irteera
Ibilbidea: Musakola-Zubillaga-Bedoña-Musakola-Anporreta-Musakola.
Irteera eta helmuga, Musakolako Ziar-Ola elkartean.
Goizeko 10:30ean
Umeen bizikleta jaia.
10:30etan BTT irteera (8-12 urte), 3km. (edonorendako)
12:00etan Txirrindularien lasterketa (Benjamin) (profesionala)
12:20 Txirrindularien lasterketa (Alevin) (profesionala)
Irteera eta helmuga, Musakolako Ziar-Ola elkartean
MAIATZAK 9, OSTEGUNA
Arratsaldeko 17:00etan
Jubilatuentzako Mus Txapelketako azkena.
1. Txapela eta garaikurra
2. Garaikurra.
Jubilatuentzako Briska txapelketako
azkena.
1. Zapia eta garaikurra
2. Garaikurra
Jubilatuentzako Tute txapelketako
Azkena.
1. Txapela eta garaikurra
2. Garaikurra
MAIATZAK 10, OSTIRALA
JUBILATUEN EGUNA
Goizeko 10:00etan
Kanpai errepika eta kohete jaurti-
keta, jaiak hasi direla iragartzeko.
Goizeko 10:15ean
Haurrentzako kirol-jokoak auzoko
eskoletan.
Goizeko 11:30ean
Danborrada, Arizmendi
Ikastolako umeekin.
Arratsaldeko 17:00etan
SPINNING MASTERKLASA, Musakolako kiroldegian, kanpoko patinaje aterpean.
Monitore adituak. Izen ematea: Kiroldegian.
Arratsaldeko 17:30ean
Txokolate eta bollikau banaketa 12-17 urteko gazteentzat eta Haurrentzako tailerrak 3-12 urte bitarteko haurrentzat, Gaztetxokoan.
Arratsaldeko 17:30ean
Pintxo dastaketa, EKINek antola-
tuta, San Antolin eskolan.
Arratsaldeko 18:30ean
Gazteentzako jolasak Gaztetxoko kanpoko patioan
Arratsaldeko 19:00etan
Ikurrina igotzea. Buruhandiak
gaiteroekin batera.
Alkatetzatik gozokiak botatzea. Txapela eta zapia ikurrina igotzean jantziko dugu.
Arratsaldeko 19:30ean
Auzoko jubilatuentzako jai-afaria
Al-Andalus kultur elkartean.
Musakolako abesbatza taldeak girotuko du afariaren hasiera.
Gaueko 22:00etan
Bolo txapelketa bolatokian, San Isidro elkartearen ondoan. Izen ematea: Bolatokian.
Gaueko 23:00etan
Rock kontzertua: RPL eta GARRAXI San Antolin plazan.
Garai guztietako musika Oñatiko DJ Javi Sound-en eskutik, San Isidro eliza
ondoan.
Gaueko 00:00etatik aurrera
BER-TA-RA.
Egun osoan kohete jaurtiketa.
MAIATZAK 11, zapatua
(KOADRILEN EGUNA)
Goizeko 10:00etan
Eguzkia eta eguraldi ona.
Goizeko 11:00etatik 13:00etara
Gaztetxokoak antolatuta, Scooter-Skate 2.txanda eta bukaera San Antolin eskolan. 1. txanda San Andreseko jaietan izango da.
Goizeko 11:30etik 13:30era
Puzgarriak San Antolin ikastolan.
Eguerdiko 12:00etan
Umeendako Asto jaia, San Antolin
Eskolaren inguruan.
Herri txikiteoa, gaiteroek alaiturik.
Jubilatuen etxeko tabernatik irten-
go du astoak. Mesedez, ordurako
azaldu.
Eguerdiko 12:00etan
Auzoko tenis txapelketaren finala Musakolako kiroldegian.
Eguerdiko 13:30ean
Mundu osoko kategorian, Urrezko
Astokiloak eman eta jartzea.
Arratsaldeko 14:00etan
Aurten ere ez da egingo manifestazio ofizialik, edo bai.
Arratsaldeko 15:00etan
Herri bazkaria San Isidro eliza ondoan (eguraldi txarra eginez gero, aterpean egingo da), jatorrizko izeneko produktuez, hemengo ardoaz eta aukeratutako urez, Musakolako txarangak alaituta.
MENUA:
-Nafarroako baratzeko produktuak.
- “LA MAIRE” Itsasoko adardunak idarrekin lagunduta, gogoratuz gero egoki gaztuta.
- Baratxuri gabe ezaguna den Valentziako jakia, hemen berakatzarekin.
- Hegazti grupea sorpresas beteriko saltsarekin.
- Bizkaian finkatutako jangarri Kanadiarra bere saltsaz.
- Postreak aukeran.
- “Tio Sabinoren” Akeita. Txola eta Txokorra,
Bazkari-txartelak erosteko: Ziorla, Meneta eta Txinato.
Zozketak eta jai zoroa izango da.
Arratsaldeko 17:00etan
Herri kalejira.
Arratsaldeko 17:00etan
Lili eta Lalo taldearen eskutik, ipuin kontaketa magikoa
Arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara
Puzgarriak San Antolin ikastolan
Arratsaldeko 18:00etan
San Isidro Sokatira sari nagusia.
1. Garaikurra eta bildotsa.
2. Urdaiazpikoa eta xanpain sorta.
3. Urdaiazpikoa.
4. Xanpain sorta.
Arratsaldeko 19:00etan
Arrasate musikaleko haize-egur taldea, banda gazte eta orkestra gaztearen kontzertua eskainiko da Santa Teresa elizan.
Arratsaldeko 19:30ean
Buruhandiak gaiteroekin batera.
Gaueko 23:00etan
Euskadiko DJ hoberena: DJ Amaia San Antolin plazan.
Berbena San Isidro eliza ondoan, KAIXO taldeak alaituta.
Gauerdian:
Hainbat moda-ikuskizun auzoko pertsonaia xelebreenekin. Egun osoan zehar kohete jaurtiketa.
MAIATZAK 12, IGANDEA
(Pobre de mi)
Goizeko 10:00etan
Eguzki eta eguraldi ona.
Goizeko 11:30ean
Gimnasia erritmiko erakustaldia
Musakolako kiroldegian.
Eguerdiko 12:30ean
Txikiteoa, “Arrasate trikitixa eskolak” alaituta.
Goizeko 11:30etik 13:30ak arte
Puzgarriak San Antolin ikastolan.
Arratsaldeko 17:30ean
Zezentxoak San Antolin ikastolako patioan.
Arratsaldeko 18:30ean
Kalejira, “Arrasate trikitixa eskolak” alaituta.
Gaueko 22:30ean
Azken traka “Paseo maritimo”an, Suzko erruberak, sorpresa ikusgarria.
Egubakoitzean, zapatuan eta domekan Musakolako Jubilatuen egoitzako lehen solairuan auzoko artisten eskulanen erakusketa egongo da ikusgai
MAIATZAK 15, ASTEAZKENA
SAN ISIDRO EGUNA