Jai musikala, Arrasate Musikalen 40. urteurrena ospatzeko

Ubane Madera 2013ko apirilaren 23a

Maiatzaren 25a, zapatua. Egun hori aukeratu du Arrasate Musikalek 40. urteurreneko jai musikala egiteko. Bada, elkarteko bazkideei jakinarazi nahi diete ospakizun horren bueltan bazkari herrikoia egingo dutela, eta "bazkide, ikasle eta ikasleen gurasoek parte hartzeko aukera" izango dutela. 10 eurotan jarri dituzte tiketak salgai atzoz geroztik (apirilaren 22), maiatzaren3ra bitartean. DVDa prestatzen ere badabiltza, eta laguntza eskaera egin dute.

Hain zuzen ere, "40 urte hauek goraipatzeko ikus-entzuteko DVD bat atera" gura du Arrasate Musikalek; eta hori osatzeko, aspaldiko argazki edo grabazioak eskatu gura dituzte, "guretako laguntza izugarria izango litzateke", esan dute.

Era berean, jakinarazi dute kamiseta batzuk ere aterako dituztela 40 urteon bueltan, "bost eurotan musika eskolan salgai egongo direlarik". 

Erosteko epeak

Bai bazkariko tiketak zein kamisetak erosteko, apirilaren 22tik maiatzaren 3ra bitarteko epea zabaldu dute, 17:00-19:30era bitartean, Arrasate Musikaleko sarreran bertan. "Datak errespetatzea eskatzen da bazkaria eta kamiseten antolakuntza ongi prestatzeko", eskatu dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak