Suediarrak rock, metal eta stoner musika jorratzen dute 2003a geroztik. Ordutik hona, iraupen luzeko bi disko kaleratu dituzte eta oraingoan Hydra lan berria aurkezten dabiltza Europan barrena. Biharkoa jarraian joko duten hamabosgarren kontzertua izango da, beraz sasoi betean helduko da laukotea Arrasateko zitara.
Sermods disko berriarekin
Deville taldearekin batera, Elorrioko Sermods taldeak ere disko berria aurketuzko du, Bidegurutzean. Lan berri honetan boskotea laukote izatera pasatu da, eta horrekin bat stoner musika aldera salto txiki bat egin dute aurreko Amaiera Hasieran dator diskoarekin alderatuz. Kantu berriak zuzenean entzuteko aukera ona da biharkoa.
Little Victor eguenean
Eguenean berriz, Little Victor bluesman estatubatuarra izango da Iluntz tabernan, El Toro records Bartzelonako zigiluak kaleraturiko diskoa aurkezten. Festa giroa nagusi izaten da Little Victor-en kontzertuetan.