Orioko udalekuetan izena emateko deia egin du Txatxilipurdik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko apirilaren 22a

Martxoaren 20an udalekuak aurkeztu ostean, Orioko Zingira kanpineko udalekuetan izena emateko deia egin du berriro Txatxilipurdik. Bigarren urtez jarraian Zingira kanpineko zuhaiztia izango da abenturaren abiapuntua: "Ausart zaitez, jauzi egin Zingira-Orio mundura!". Denetariko ekintzak egingo dituzte, bi txandatan: uztailaren 1etik 11ra lehena eta uztailaren 11tik 21era bigarrena. 1999 eta 2000. urteen artean jaiotakoek hartu ahalko dute parte, eta Txatxilipurdiren egoitzan eman behar da izena maiatzaren 10a baino lehen. Bideo bat prestatu dute gaztetxoak erakartzeko; jarraian duzue ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak