Las Culebras rock taldea izango da Kooltur-eko gonbidatua gaur

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko apirilaren 25a

Las Culebras rock taldea izango da gonbidatua gaur, Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan. Iruñeko lau neska eskarmentudunek sortutako taldea da, eta Zuloak film-proiektuaren pareko zarata eta baliabide barik, euren bidea sendo egiten dihardute; dagoeneko hirugarren diskoa kaleratu berri dute. Taldekideek rock and rolla barru-barruan bizi dute eta hala transmititzen dute zuzenean. Melodia borobilak, presentzia indartsua agertokian eta arima rockeroa. Orain arte kantu zuzenagoak egin izan badituzte ere, hirugarren lan honetan kantu are eta landuagoak idatzi dituzte. Beti ere hard-rock, power-pop eta punk-rockaren ildoan. Eguenean, gaztetxean (22:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak