Nobedadez josita eta bateratuta datoz Arrasateko San Andres auzoko jaiak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko apirilaren 25a

Bihar hasiko dira San Andres auzoko jaiak eta ziurtasunez esan daiteke aurten biziberrituta datozela. Izan ere, iaz arazoak izan ziren auzo alkatetzak ez zuelako ohi moduan funtzionatu eta ondorioz, bi egitarau ezberdin egin ziren: ofiziala eta alternatiboa. Azken egitarau horren egileek Errebuelta Kaleko komisioa sortu zuten. Diotenez, jaiak antolatzeaz gain, auzoari dagozkion erabakietan ahotsa izan gura dute.  Aurten jaiei begira zatiketa hori gainditu, indarrak batu eta nobedadez jositako egitarau zabala antolatu dute. San Andresko gazte txokoak ere lagundu du antolakuntza lanetan.

Hainbat urtez auzo alkate izan zen Aitor Guridi duela gutxi hil zenez, omenaldia egingo diote, haren alargunaren eta seme-alabekin batera. Bertan izango dira Inazio Azkarragaurizar Arrasateko alkatea, Juan Antonio Barriocanal Udaleko Auzoetako zinegotzia eta Jon Barriocanal egungo auzo alkatea. Antolatzaileek aurreratu dutenez, bertsorik eta aurreskurik ez da faltako. Maiatzaren 1ean izango da.

Hainbat nobedade

Bestalde, hainbat dira aurtengo jaietarako nobedadeak: mozorro desfilea, skate jaia eta bakarrizketa-saioak, esaterako. Ekintza guztiak, jarraian.

EGITARAUA

Egubakoitza, apirilak 26
17:00 Jaien hasiera, suziriekin.
17:00 Haur eta gurasoendako jolasak Kurtzetxiki plazan, Gazte Asanbladak antolatuta.
18:00 Txokolate-jana Kurtzetxiki plazan, gazte txokoaren eskutik.
19:00 Buruhandiak.
23:00 Kontzertuak Gudari plazan: Matxinbrada, Mery May eta Screammers and Sinners.

Zapatua, apirilak 27
10:00 Diana, suziri eta trikiti doinuez alaituta.
11:00 Puzgarriak Bedoñaben.
12:00 Arrasateko gaitariak.
12:00 Eskulanen erakusketa Etxaluzen, Emasanen eskutik.
13:00 Auzo bazkaria eta herri jolasak Gudarien plazan.
17:00 Ska festa, askari handia eta sariak Hiruki plazan.
18:00 Bakarrizketa: Aita izatea, Rafaren eskutik. Gudarien plazan.
20:00 Kontzertuak Pippol eta Lennon tabernetan.
22:30 Bakarrizketa: Sermoia, Txusti-ri esker. Gudarien plazan.
23:00 Erromeria Gudarien plazan.

Domeka, apirilak 28
10:00 Diana, suziri eta trikiti doinuez alaituta.
12:00 Puzgarriak Bedoñaben.
12:00 Poteoa Goikobalu abesbatzarekin.
16:00 Billar lehiaketa Pippol tabernan. Informazio gehiago tabernan bertan.
17:00 Dardo txapelketa Equs tabernan. Informazio gehiago tabernan bertan.
19:00 Buruhandiak.

Martitzena, apirilak 30
17:00 Gaztetxoendako hainbat ekintza gazte txokoan.
18:00 Pintxo-potea.

Eguaztena, maiatzak 1
10:00 Diana, suziri eta trikiti doinuez alaituta.
12:00 'Magic the gathering' lehiaketa, Etxaluzen.
12:00 Nagusiendako meza.
12:00 Poteoa txistulariekin.
13:00 Aitor Guridi auzo alkate ohiari omenaldia Gudari plazan.
14:30 80 urtetik gorakoendako bazkaria Corazon de Encina elkartearen egoitzan.
16:00 Billar lehiaketako finala Pippol tabernan.
16:00 Puzgarriak Bedoñaben.

Zapatua, maiatzak 4
18:30 Bikote -krosa. Sari potoloa egongo da irabazleendako.
20:30 Mozorro desfilea Errebuelta eta Dr. Bañez kaleetan. Sariak egongo dira.
Egun osoan: Mozorro-Party Eguna, Errebuelta Kaleko komisioak antolatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak