Liburuaren Eguna: literatura ezagutu eta gozatzeko eguna

Imanol Gallego 2013ko apirilaren 22a

Martitzenean 'Shakti Controsion' ikuskizuna eta eguenean, berriz, ipuin kontaketa berezia

Liburuaren Eguneko ekitaldiek eguna bera txiki utzi eta apiril osora egin dute salto. Martitzenekoa, baina, ekitaldi berezia izango da.

Shakti Controsion izenburuarekin, Bilboko artista horrek Kulturateko sarrerara hurbiltzen den guztia aho zabalik utziko du. Ikuskizunak irauten duen zortzi minutuetan, artistak hainbat postura arrarotan ipuin bat irakurriko du. Adi, bi emanaldi egingo dituen arren, zortzi minutuko ikuskizunak izango dira-eta; komeni da 18:00ak edo 18:20ak baino lehen Kulturateko sarrerara iristea. Ziur ez duela inor epel uzten.

Ipuin kontaketa berezia

Egueneko ipuin kontaketak ere zeresan handia emango du. Ipuin kontalari bakoitzak bere estiloa dauka, baina Joxe Mari Carrerarekin sorpresa eta ezustea ohiko hitzak dira. Munduko ipuinik txarrenak okerrago kontatuak izenburuarekin, denetik gerta daiteke. Haurretzako ipuinak izan arren, kontalaria berezia denez, saioa 8 urtetik gorakoei zuzenduta dago. Ekitaldia San Marinako auzo-bibliotekan izango da, 25ean, 19:00etan.

Artikulu hau bukatzeko, hala bazan edo ez bazan, sar dadila zuen buruetan eta irten dadila Liburuaren Egunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak