45 laguneko talde ederrak txangoa egin zuen atzo, domeka, Izkiko Parke Naturalera. Apellaniz eta Arluzea artean dagoen San Justi (1.028 m.) eta San Krsitobal (1.025 m.) mendien inguruan ibili ziren Arrasate Herri Eskolako guraso eta neska-mutiko taldea. "Paisaia ederrak ikusi genietuen eta umeak ederto ibili ziran", kontatu dute. Eta jakinarazi dute, baita ere, argazkian azaltzen den "gurutze ikaragarria" ez dela ez San Justi ez San Kristobal mendiena, "baizik eta norbaitek lagun bati eraikitako oroigarria. Ikustekoa!"
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.