Partidu gogorra jokatu behar izan zuten arrasatearrek. Urdulizko taldeak gogor jokatu zuen eta epaileek ez zituzten jokaldiak moztu. Lehia bukatzeko zortzi minuturen faltan, kostata, lau goleko errenta hartu zuten arrasatearrek. Aipagarria da Urdulizko atezainaren lana: lau kontraeraso geratu zizkion Ford Mugarriri.