Gipuzkoako txapelketak izateaz gain, sarrera libreko hainbat proba ere jokatu zituzten. Hori horrela, giro polita egon zen Mojategin. Euren markak hobetu eta Espainiako txapelketarako txartela lortu gura zuten atletek, harrobikoekin, etorkizunekoekin partekatu zuten arratsaldea.
Eta etorkizuneko atleta horietan daude Arrasateko eta Aloña Mendiko ordezkariak. Urtean zehar egindako lana erakutsi ahal izan zuten, emaitzak oso bestelakoak izan arren.