Atzo proiektaturiko dokumentalaren eta solasaldiaren ostean, gaur Emakumea eta Boterea izeneko hitzaldiarekin hasi dute eguna. Bertara 85 lagun inguratu dira Arantza Santesteban eta Larraitz Ugarteren ideiak entzutera. Maider Morras-en esanetan, ponentziak momentu hunkigarriak izan ditu. Borrokan urte asko eman ondoren, beste horrenbeste egin beharko dutela aldarrikatu dute hizlariek.
Ondoren, bisita gidatuari ekin diote Arrasaten feminismoaren borrokan esanguratsuak izan diren puntuetan geldialdiak egiten. Batukadarekin batera, Udaletxea edo Zerrajeran Emakumeen borrokaren historia gogorarazi dute. Bisita amaitzeko, Maisu Arana kaleak, izen berria estreinatu du. Gaurtik aurrera, Arano eta Gartzia Maisu-Maistrak kalea deituko da.
Bisita amaitu ondoren gaztetxean bazkarian egin dute eta arratsalde eta gauean beste ekintza batzuk antolatu dituzte.
Informazio gehiago asteleheneko Goiena paperean.