Gregorianoa berreskuratzen
Gaur jardungo du 20:00etan parrokian. Kantu gregorianoa aztertu eta zabaltzeko egiten du lan taldeak. Hain zuzen, Antxon Lete zuzendariak 50 urte dihardu gregorianoaren tradizioari eusten. Montserrateko benediktarrekin eta Gasteizko apaiztegian ikasitakoa da. Taldea bera nazioartean luze eta zabal ibitakoa da eta baita sariak irabazitakoa ere. Gaur bi meza abestuko dituzte.
Etxeko otxotea, bihar
Abesbatza profanoago baten txanda izango da bihar, ordea. Txorbela otxote aski ezagunak errepertorio herrikoi eta atsegina prestatu du biharko, kantu ezagun eta habanera aukeraketa politarekin. Lagun talde musikazaleak abiatutakoak ibilbide oparoa egin du dagoeneko.Otxoteak bihar, zapatua, abestuko du 20:00etan parrokian.