Gaur egingo diote ebakuntza Ivan Velasco ziklista arrasatearrari

Sergio Azkarate Beitia 2013ko apirilaren 22a

Ezkerreko lepauztaia eta eskumuturra hautsi zituen, aurreko astean, Caja Rural-Seguros RGA taldeko arrasatearrak. Bada, gaur (astelehena) egingo diote ebakuntza, Donostian. Velasco itxaropentsu dago: "Ea ebakuntza ondo irteten den; lepauztaiak ez du lan handirik emango; eskumuturrekoa, aldiz, konplikatuagoa da. Bana dena ondo irtetea espero dut, laster entrenatzen hasteko". Trofeo Bro Leon lasterketan jausi zen Valesco, apirilaren 14an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak